





Material didaktiko honen helburua da ikasleek musika, gorputza eta talde-lana modu sortzaile eta praktikoan lantzea. Hiru saiotan antolatutako sekuentzia didaktiko honen bidez, ikasleek erritmoak sortuko dituzte beren gorputz-atalak eta ikasgelako materialak erabiliz, hala nola mahaiak, aulkiak eta bestelako objektuak. Lehenengo saioan, erritmoari eta musikaren sorrerari buruzko aurrezagutzak partekatuko dituzte, eta gorputzarekin zein gelako materialekin erritmoak sortuko dituzte. Bigarren saioan, euskal kanta bat aukeratuko dute taldean, eta haren erritmoa gorputzaren eta ikasgelako elementuen bidez interpretatzeko proposamena prestatuko dute. Hirugarren saioan, talde bakoitzak egindako lana ikaskideen aurrean aurkeztuko du, eta bizitako esperientziari buruzko hausnarketa egingo dute.
Jardueren bidez, ikasleen sormena, erritmoaren pertzepzioa eta gorputz-adierazpena garatuko dira. Aldi berean, komunikazioa, entzute aktiboa, erabakiak hartzea eta taldekideen iritziak errespetatzea sustatuko dira. Proposamenak ikasle guztien parte-hartzea bultzatzen du, bakoitzaren gaitasunak eta ekarpenak baloratuz. Horrela, musikaren bidezko ikaskuntza aktiboa eta esanguratsua sustatzen da, talde-kohesioa eta elkarlana indartuz.
Material honekin, gure ikastetxeetan dagoen kultur aniztasuna landu dezakegu, ikasgai ezberdinetatik. Modu natural eta partehartzaile batean lan egiteko dago pentsatua.
Curso: 1.-6. PRIM
Valoraciones y comentarios