Novedad
10 páginas
Novedad
12 páginas






Material didaktiko honen bidez, ikasleek Portugal, Pakistan, Italia eta Marokoko kultura ezagutzeko aukera izango dute, herrialde horietako kirolak, dantza tradizionalak eta ohiturak aztertuz. Lau herrialde horietako kultura-adierazpen nagusiak ezagutuko dituzte, hala nola, Portugalgo futbola eta dantza tradizionalak, Pakistango cricket-a eta Bhangra dantza, Italiako motoziklismoa eta tarantella, eta Marokoko jolas tradizionalak eta dantzak. Horretarako, informazioa irakurri, alderatu eta herrialde bakoitzaren berezitasunak identifikatuko dituzte.
Proposamen honen helburua ikasleen jakin-mina piztea eta kultura-aniztasunaren inguruko ezagutza zabaltzea da. Aldi berean, Gorputz Hezkuntzaren bidez, mugimenduak, kirolak eta dantzak kultura bakoitzaren adierazpen moduak direla ulertzen lagunduko zaie. Jarduera hauen bidez, beste herrialdeetako ohiturak ezagutzeaz gain, aniztasunarekiko errespetua, tolerantzia, interesa eta jarrera irekia sustatuko dira, ikaskuntza esanguratsua eta aberasgarria bultzatuz.
Material honekin, gure ikastetxeetan dagoen kultur aniztasuna landu dezakegu, ikasgai ezberdinetatik. Modu natural eta partehartzaile batean lan egiteko dago pentsatua.
Curso: 1.-6. PRIM
Valoraciones y comentarios