Haur eta Lehen Hezkuntzako irakaslea. Profesora de educación infantil y primaria.
19 materiales
6 Seguidores
24 Siguiendo






🏡 NOR BIZI DA HEMEN? 🕵️♂️✨
Ezagutzen al duzu irakurmena, arreta eta orientazio espaziala jolasean lantzeko baliabide berria? 🧠👇
Proposamen manipulatibo honetan, haurrak benetako detektibeak izango dira: pistak irakurri, behatu, dedukzioak egin eta familia bakoitzari bere etxea aurkitzen lagundu beharko diote! 🏢🔑
🎯 Zer lantzen dugu baliabide honekin?
📖 Irakurmenaren ulermena: Pistak aztertu, testu laburrak ulertu eta datuak elkarren artean erlazionatu.
🔍 Arreta eta logika: Xehetasunei erreparatu, alderatu, aukerak baztertu eta dedukzio txikiak egin.
🧩 Orientazio espaziala: Hiztegi espaziala praktikan jarri (gainean, azpian, ondoan, eskuinean, ezkerraldean, solairua...).
🧩 Familia aniztasuna: Inguruan ditugun familia motak antzematea.( familia banatuak, aita bi dituznenak, familia monomarentalak….).
Txartel bakoitza erronka berri bat da! Bizilagun guztiak beren lekuan jartzeko gai izango ote dira?
🏠 Gelan edo etxean erabiltzeko aukera paregabea!
Valoraciones y comentarios