Vista previa - Manualidades / Dibujos para colorear - Simetria tximeletekin | 30 txartel eta irakasleentzako gida - Portada
Vista previa - Manualidades / Dibujos para colorear - Simetria tximeletekin | 30 txartel eta irakasleentzako gida - página 1
Vista previa - Manualidades / Dibujos para colorear - Simetria tximeletekin | 30 txartel eta irakasleentzako gida - página 2
Vista previa - Manualidades / Dibujos para colorear - Simetria tximeletekin | 30 txartel eta irakasleentzako gida - página 3
Manualidades / Dibujos para colorear - Simetria tximeletekin | 30 txartel eta irakasleentzako gida - Loia Baloia  - Portada
arrow-rightarrow-right

Descripción

Simetria tximeletekin · Lehen Hezkuntzarako ikaskuntza-proposamena

Tximeleten hegoek aukera ederra ematen digute arretaz behatzeko.

Zein forma errepikatzen dira? Non agertzen dira kolore berak? Bi hegoak berdin-berdinak al dira?

Galdera horietatik abiatuta, ikasleek formak, koloreak eta ereduak behatu eta alderatzen dituzte, ardatz-simetria ezagutzen hasten dira eta ikusitakoa beren sorkuntzetan erabiltzen dute.

Pixkanaka osatzen den ikaskuntza-ibilbidea:

Behatu → alderatu → antzeman → aplikatu → sortu → azaldu.

Zer lantzen da?

Ikasleek aukera izango dute:

  • Ardatz-simetria duten irudiak ezagutzeko eta simetria-ardatza identifikatzeko.

  • Formen, koloreen eta ereduen arteko antzekotasunak eta desberdintasunak aztertzeko.

  • Errepikatzen diren elementuak antzemateko.

  • Irudiak alderatzeko eta sailkatzeko irizpideak erabiltzeko.

  • Behatutakoa beren sorkuntzetan aplikatzeko.

  • Konposizio simetrikoak sortzeko eta berrikusteko.

  • Egindako aukerak azaldu eta arrazoitzeko.

Material bera, sakontasun-maila desberdinak.

Ikasle guztiek irudi beretatik abiatzeko aukera dute, bakoitzaren adinari, gaitasunei eta ikaskuntza-erritmoari egokitutako proposamenekin.

Zer dakar materialak?

30 irudi-txartel koloretan, tximeleten eta sitsen irudiekin eta bakoitzari dagokion kolore-paletarekin.

Sortzeko eta margotzeko 7 fitxa, koloretako ereduekin, zuri-beltzeko marrazkiekin eta erreferentziazko kolore-paleta banarekin.

8 orrialdeko irakasleentzako gida, ikaskuntza-ibilbidearekin, aniztasunari erantzuteko proposamenekin, norberaren lana egiaztatzeko galderekin, bikotekako jarduerekin eta sakontzeko ideiekin.

Nola erabil daiteke gelan?

Hasteko, nahikoa da txartel gutxi batzuk aukeratzea eta ikasleei behatzeko denbora ematea.

Zer dute komunean bi tximeleta horiek? Zertan dira desberdinak? Zer gertatzen da irudia erditik zatituko bagenu?

Behaketatik alderaketara igaroko gara. Ondoren, simetria-ardatza bilatu eta irudien bi aldeetako formak eta koloreak aztertuko ditugu.

Sortzeko fitxek beste urrats bat egiteko aukera ematen dute: koloreak eta ereduak erreproduzitu, aldatu edo norberaren konposizioak asmatu.

Naturan, ordea, simetria ez da beti perfektua. Tximeleten gorputzak eta hegoak alde biko antolaketa erakusten dute, baina bi aldeetan desberdintasun txikiak egon daitezke.

Horrek galdera berri bat sortzen du: zer alde dago naturan ikusten dugunaren eta simetria geometriko zehatzaren artean?

Arloak eta mailak

Matematika · Arte Hezkuntza · Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza

Lehen Hezkuntza · 1.–4. mailak

Matematikan, bereziki, geometriaren eta espazioaren lanketarekin lotzen da: formak behatzea, simetriak antzematea eta irudien arteko erlazioak aztertzea.

Materiala ikaskuntza-txokoetan, lan-estazioetan, arte- eta matematika-tailerretan, bakarkako lanean edo bikoteka erabil daiteke.

Simetria lantzen jarraitzeko

Loia Baloian intsektuen simetria lantzeko beste baliabide batzuk ere aurkituko dituzu, besteak beste, tximeleten irudiak osatzeko eta simetriekin jolasteko proposamenak.

Ez da tximeletak margotzea bakarrik.

Arretaz begiratzen, erlazioak aurkitzen eta norberaren erabakiak hartuta sortzen ikastea da helburua.

Loia Baloia

Behatzeko, pentsatzeko eta ulertzeko ikasmaterialak.

Novedad

Simetria tximeletekin | 30 txartel eta irakasleentzako gida

4,99 €
Detalles del producto
  • Clases:
    2.-3. PRIM
  • Páginas:
    31 páginas
  • Tipo de material:
    Manualidades / Dibujos para colorear, Tarjetas / Manipulativos
  • Formato:
    JPG, PDF

Valoraciones y comentarios

Este material aún no ha sido valorado.
Por favor, inicia sesión para dejar un comentario.
Por favor, lee nuestra política de protección de datos con atención.
figure 1figure 2
Rakel Dominguez - Montessori y SEL para educación primaria.
215 materiales
1600 Seguidores
101 Siguiendo
eduki round badge¿Ganas de más?Descubre todos los 215 materiales de Loia Baloia