Joko honetan Arrasto Marrasto ikerlari eta paleontologoa berriro saltsatan sartu da, izan ere iraganera bidaiatu eta irla galdu batera joan da fosil eta arrastoen bila, baina hara non Dinosauroekin topo egin duela eta irlatik ihes egin behar duela Dinosauroek jan ez dezaten!
Beraz, Arrasto lagundu behar dugu irlatik ospa egiten! Horretarako ikasleek irla zeharkatzeko irlaren gune ezberdinetatik igaro behar dute, froga ezberdinak gaindituz aurrera egin ahal izateko.
Lehenengo SUZKO ATE-ko galdetegia erantzun beharko dute, ondoren HIZKI GALDUEN HARANE-ko Dino zopa HIZKI zopan hitz batzuk topatu beharko dituzte, jarraian ZALANTZEN BASAMORTUKO zalantzak argitu beharko dituzte, eta azkenik helmugara heldu baino lehen labirinto bat igaro beharko dute.
Docente de educación primaria - Funcionaria de carrera en el Departamento de Educación del Gobierno Vasco - Canvassador & Canva Edu Creator en @canva_es
Valoraciones y comentarios