Gaurkoan Lehen Hezkuntzako 1. Zikloan matematika tailerretarako baliabide batekin natorkizue: PIZZA MAKER-a! A3 zein A4 formatuan!
Baliabide honetan matematikaren arlo ezberdinak lantzen dira, hala nola: zenbakiak eta kantitateak, batuketak, zatikiak, etab.
Dena den lehenengo zikloko bi mailetan gauza ezberdinak lantzen dira. Lehenengo mailan zenbakia eta kantitatea eta batuketa errezak egiteko erabiliko dut nire ikasleekin.
Bigarren maila batean ordea diru kontzeptua, prezioa eta zatikiak era soil batean lan daitezke, eta honek horretarako aukera ematen du.
Erakargarria da haurrek zenbakiak manipulatiboki landu ditzaketelako, eta, badakigu lehenengo zikloan manipulatiboki lantzen dena hobeto barneratzen dela. Ostiraletan mate tailerrak egiten ditugu patio ostean, beraz saio horietarako aproposa deritzot baliabide hau.
Beraz, zer du barne baliabide honek?
- PIZZA OINARRIAK HUTSIK (MASAK)
- OSAGAIAK (TOPING-AK, MOZTEKO)
- PIZZA JAKIN BAT EGITEKO BEHAR DIREN OSAGAIEN TXARTELAK
- PIZZA JAKIN BAT GUSTORA DISEINATZEKO TXARTELAK
- PIZZA OINARRIAREN ETA TOPING GUZTIEN PREZIO TXARTELAK
- OSATUTAKO PIZZEN PREZIO OSOA KALKULATZEKO TXANTILOIAK
Docente de educación primaria - Funcionaria de carrera en el Departamento de Educación del Gobierno Vasco - Canvassador & Canva Edu Creator en @canva_es
Valoraciones y comentarios