Vista previa - Unidades / Secuencias / Situaciones de Aprendizaje - DBH 3 ERREPASOA TXOSTENA - Portada
Vista previa - Unidades / Secuencias / Situaciones de Aprendizaje - DBH 3 ERREPASOA TXOSTENA - página 1
Vista previa - Unidades / Secuencias / Situaciones de Aprendizaje - DBH 3 ERREPASOA TXOSTENA - página 2
Vista previa - Unidades / Secuencias / Situaciones de Aprendizaje - DBH 3 ERREPASOA TXOSTENA - página 3
Unidades / Secuencias / Situaciones de Aprendizaje - DBH 3 ERREPASOA TXOSTENA - MateTxokoa - Portada
arrow-rightarrow-right

Descripción

Matematika errepasatu eta indartzeko material bikaina aurkitu duzu! DBH3ko ikasleentzat bereziki diseinatua, baliabide honek ariketa, problema eta jarduera ugari eskaintzen ditu, kasleen gaitasunak hobetzeko eta hurrengo ikasturterako prest egoteko.

Zer landuko dute zure ikasleek material honekin?

Aritmetika

  • Zenbaki mota desberdinak (osoak, zatikiak, hamartarrak, arrazionalak eta irrazionalak) ulertu eta adieraziko dituzte.

  • Zatiki, hamartar eta irrazionalen arteko erlazioak argi identifikatuko dituzte, eta haiekin eragiketak erraz egingo dituzte.

  • Erroak eta berreketak menperatuko dituzte, kalkuluak zehaztasunez egiteko.

  • Zenbakiak notazio zientifikoan interpretatzen eta adierazten ikasiko dute, zenbaki handi eta txikiekin lan egiteko.

Aljebra

  • Eguneroko egoerak hizkuntza aljebraikoaren bidez adierazten ikasiko dute, problemak ebazteko oinarriak ezarriz.

  • Eragiketa aritmetikoen propietateak sakonki ulertu eta aplikatuko dituzte.

  • Polinomioekin eragiketak (batuketak, kenketak, biderketak eta zatiketak) trebetasunez egingo dituzte.

  • Deskonposaketa faktoriala menperatuko dute, adierazpen aljebraikoak sinplifikatzeko.

  • Zatiki aljebraikoekin eragiketa sinpleak egiten ikasiko dute.

  • Adierazpen aljebraikoen zenbakizko balioak kalkulatzen jakingo dute.

Ekuazioak

  • Lehen mailako ekuazioak erraztasunez ebatziko dituzte.

  • Lehen mailako bi ekuaziotako sistemak hiru metodo nagusiak (laburtzea, ordezkatzea eta metodo grafikoa) erabiliz ebazten ikasiko dute.

  • Bigarren mailako ekuazioak konfiantzaz ebatziko dituzte.

Estatistika

  • Populazio, lagin eta aldagai estatistikoen kontzeptuak ezagutuko dituzte, baita aldagai mota desberdinak ere.

  • Maiztasun-taulak eta grafiko estatistikoak sortu eta interpretatuko dituzte.

  • Zentralizazio- (batez bestekoa, mediana, moda) eta sakabanatze-parametro estatistikoak (desbideratze estandarra, bariantza) kalkulatzen eta ulertzen jakingo dute.

  • Posizio-parametro estatistikoak (mediana eta koartilak) aztertuko dituzte.

  • Estatistikako problema errazak ebazteko gaitasuna garatuko dute.

Funtzioak

  • Eguneroko problemetan menpeko eta aldagai askeak identifikatzen ikasiko dute, eta funtzioak hiru modutan (grafikoa, ekuazioa eta taula) adierazi eta erlazionatuko dituzte.

  • Funtzioen gorakortasun, beherakortasun, maximo, minimo eta jarraitasun kontzeptuak ulertu eta interpretatuko dituzte.

  • Lehen eta bigarren mailako funtzioak bereizten eta irudikatzen jakingo dute.

  • Proportzionaltasuneko problemak funtzioen bidez adierazi eta ebazteko gai izango dira.

Geometria

  • Antzekotasun kontzeptua, Thalesen teorema eta Pitagorasen teorema menperatuko dituzte.

  • Irudi lauen azalerak eta perimetroak kalkulatzen ikasiko dute.

  • Espazioko irudiak (piramideak, kono-enborrak) aztertuko dituzte, haien azalerak eta bolumenak kalkulatuz.

  • Geometriako problema konplexuak ebazteko gaitasuna garatuko dute.

DBH 3 ERREPASOA TXOSTENA

4,99 €
Detalles del producto
  • Clases:
    3. ESO
  • Páginas:
    17 páginas
  • Tipo de material:
    Unidades / Secuencias / Situaciones de Aprendizaje, Hojas de trabajo, Refuerzo / NEE / Materiales de apoyo
  • Formato:
    PDF

Valoraciones y comentarios

Este material aún no ha sido valorado.
Por favor, inicia sesión para dejar un comentario.
Por favor, lee nuestra política de protección de datos con atención.
figure 1figure 2
...
2014tik matematikako irakaslea naiz.
8 materiales
6 Seguidores
33 Siguiendo