Gabonetako giro magikoan murgiltzeko eta matematika modu dibertigarrian lantzeko material ezin hobea duzu hau! Zure ikasle*ek erronka zirraragarriak gaindituko dituzte, Olentzerori eta Mari Domingiri lagunduz.
1. Erronka: Zuhaitza erosi eta apaindu. Hemen, ikasleek Gabonetako zuhaitzak prezioaren arabera ordenatuko dituzte, diru-aldaketak kalkulatuko dituzte eta Gabonetako argiak batuko dituzte. Zenbakiak alderatzeko eta batuketak egiteko aproposa!
Gabonetako Problemak. Bi problema errealista aurkituko dituzte: fruta-denda bateko mahats-salmentak eta Olentzerok ireki beharreko gutunak. Batuketak eta kenketak praktikatzeko aukera paregabea.
2. Erronka: Galtzagorriak lagundu. Olentzeroren laguntzaileek arazoak dituzte! Ikasle*ek opariak zenbatu, astoaren janaria kalkulatu eta galletak batuko dituzte. Gainera, ezkutuko kode bat aurkitu beharko dute, problema bakoitzaren emaitzetatik abiatuta. Biderketak eta batuketak lantzeko eta pentsamendu logikoa garatzeko aproposa.
3. Erronka: Galtzagorriak ordenatu. Galtzagorriak altueraren arabera ordenatu nahi dute. Ikasle*ek altuenak eta baxuenak identifikatu, altueraren arabera ordenatu eta baldintza zehatzak betetzen dituztenak aukeratuko dituzte (astoan ibiltzeko edo tren txikian sartzeko). Zenbakiak alderatzeko eta ordenatzeko trebetasunak indartzeko bikaina.
Material honekin, zure ikasle*ek gaitasun hauek landu eta hobetuko dituzte:
Oinarrizko eragiketa matematikoak (batuketa, kenketa, biderketa) modu praktikoan erabiltzen.
Zenbakiak alderatzen eta ordenatzen (handienetik txikienera eta alderantziz).
Diruarekin lotutako problemak ebazten eta aldaketak kalkulatzen.
Problema-ebazpen estrategiak garatzen eta pentsamendu logikoa indartzen.
Datuak interpretatzen eta informazioa modu eraginkorrean erabiltzen.
Valoraciones y comentarios